Personal tools
Home » Hiritarrak » Nagusiak » Nagusien Kontseilua
Document Actions

Nagusien Kontseilua

Gipuzkoako aurrenengo eskualdekako kontseilua da Debabarrenekoa. Eskualdeko Kontseilua nagusien ongizatearekin lotutako elkarte eta pertsonek osatzen dute eta nagusien organo parte-hartzailea izateko helburuarekin dator. Bilgune honetan Debabarreneko hutsune eta beharrak jasoko dituzte eta, Kontseilu Foralarekin bat eginda, behar horiek asetzeko lanean jardungo dira, erakundeekin elkarlanean.

 

Gauzak hala, Kontseiluak nagusien ongizaterako politika sozialak bultzatzea du helburu, erakundeen lana indartuz eta eurekin kolaboratuz. Era honetan, nagusiak gizarteratzeko, belaunaldien arteko urrunketa ekiditeko eta solidaritate eta kohesio soziala bultzatzeko lan egingo dute. 

Partehartzaileak:

            • IKASTEN, Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasleen elkartea.
            • NAGUSILAN, jubilatu boluntarioen elkartea.
            • DEPARKEL, Debabarreneko Parkinson Elkartea.
            • CARITAS
            • AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerren gaixoen elkartea.
            • DEFIBEL, Debabarreneko Fibromialgia gaixoen elkartea.
            • GENE, gaixo neuromuskularren elkartea.
            • Pentsionista eta jubilatuen elkartea.
            • Alargun eta Emakumeen elkartea.
            • DEBEGESA, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea.
            • Adituak.

foto consejo mayores2foto consejo mayores 1

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak