Personal tools
Home » Hiritarrak » Nagusiak » Esperientzia Eskola
Document Actions

Debabarreneko Esperientzia Eskola

Esperientzia bizi, bizi-esperientzia!

 

MATRIKULA EPEA ZABALIK


Debabarrenekoa bazara, 50 urte baino gehiago badituzu eta ikasteko eta gizartean parte hartzeko gogoz bazaude, anima zaitez! Debabarreneko Esperientzia Eskolak esperientziak elkartrukatzeko eta intereseko hainbat alorretan formatzeko aukera ematen dizu. Zure bizi-esperientzia  oso baliagarria da gure eskualdearen garapenerako.

Ikasleak 2009-2010

              2009-2010 ikasturteko ikasleak, diplomak eskuan dituztela.

Zer da Debabarreneko Esperientzia Eskola?

Debabarreneko Esperientzia Eskola, elkartrukerako gune irekia eta gizartean era positiboan eragiteko heziketa moduluak batzen dituen proiektua da. Debabarreneko Esperientzia Eskola, Debegesak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorturiko proiektua da.

Eskola hau ikasteko eta gizartean era aktibo batez parte hartzeko gogoa duten bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta ez da beharrezkoa aurrez titulaziorik izatea.

Ze helburu ditu?

• Gizarte-harremanak sustatzeaz gain, osasuntsu eta arrakastatsua izan dadin, maila psikiko, fisiko  eta sozialean garapen pertsonala sustatzea.

• Aldatzen doan errealitate soziala aztertu eta, behin ulertuta,etengabeko ikaskuntza ahalbidetzea.

• Adin talde honek paper aktiboa, baliagarria eta onuragarria izan dezan gizartean eragiteko ahalmena eragitea, gizarte ekintzazko proiektuak sustatuz.

Zer ikasiko dut?

Ikasturtean eduki desberdinak landuko dira: gizarte-gaitasunen garapena, komunikazio gaitasunen trebezia, osasun fisiko eta mentalaren hobetzea, erlajazio teknikak, informatika, sikologia, filosofia, Debabarreneko kultura eta ohiturak...

Ikastaro hauek adituek eskainiko dituzte iraupen desberdina izango duten ponentzien bitartez. EZ DA AZTERKETIK EGIN BEHAR.

Ikasturtearen amaieran, gizarte ekintzako proiektuak garatuko dira, boluntariotzaren alorrean. Proiektu hauek taldeka landuko dira eta profesional baten laguntza izango dute ikasleek lan honetan.

Zenbat denbora iraungo du?

Eskolak 2011ko urriaren 18an hasiko dira eta 2012ko ekainaren 7an amaitu. Astean hirutan izango dira (asteartea, asteazkena eta osteguna), 09:30etik 12:30era.

Non eman behar dut izena?

Izena emateko epea zabalik dago 2011ko ekainaren 1etik urriaren 15era bitartean.

Ikasturte osoaren prezioa da 200 €. Ikasturtean zehar ordaindu beharko dute ikasleek kopuru hori.


Aurre-matrikula egiteko agiriak:

 

Argibide gehiagorako: 

  • Telefono zenbakiak: 626 77 36 76 - 943 22 41 46
  • Informazio osoa ikusteko, egin klik hemen.

 

Logoak Escuela Experiencia 2011-2012

 

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak