Aitona-amona eta biloben arteko ipuin lehiaketa
Debegesatik aitona-amona eta biloben arteko zubietan sinesten dugu. Goranzko nahiz beheranzko bizipen-transmisioa beharrezkotzat jotzen dugu. Aitona-amonen irakaspenak eta biloben freskotasunak, bateragarriak baino gehiago, ezkongaiak izatea bultzatzen dugu. Belaunaldien arteko jauzia pauso txikitan gozatzeko proposatzen dugu.
Bizitza ipuin gisara ulertzen dugulako; gertukoenekin elkarganatutako istorio txikiak handi sentitu nahi ditugulako. Finean, bizi-poza behar dugulako.
---------------------------------------------------------------------------------------------
Aurten jarri dugu abian lehiaketa eta, guztira, 19 ipuin jaso ditugu. Hala, Debegesatik oso kontent gaude izandako erantzunarekin, eta aurrerantzean ere antzeko ekimenak egiten jarraitzeko indar betez gaude.
Esan bezala, 19 izan dira jaso ditugun ipuinak eta, denek saria merezi arren, honoko hauek dituzu Esperientzia Eskolako kideek aukeratu dituztenak. Ikusi nahi badituzu, egizu klik euren gainean: