Nagusiak
Bereziki kalteberak diren biztanleriaren sektoreak, batez ere adinduak, zaindu eta motibatuko dituen gizarte kohesionatu bat sortzen lagundu nahi dugu. Horretarako, eskualdeko adindunen parte-hartze aktiboa bultzatu nahi dugu.
• Debabarreneko adindunen sektorearen diagnostikoa 2005 (PDF, 1.2 Mb)
Biztanleriaren etengabeko zahartzea eta biztanleriaren osokoarekiko adindunen portzentajearen aldaketa nabarmenak dira gure gizartean. Bestalde, adindunen behar eta itxaropenak ere aldatu egin dira eta egungo baliabide-eskaintzan gabezia garrantzitsuak atzematen dira.
Azterketa honek Debabarreneko Eskualdeko Adindunen egungo eta etorkizuneko egoeraren sakoneko azterketa egitea du helburu eta baita biztanleriaren zahartze honek eskualdeko bizitzaren hainbat eremutan, bereziki enpleguan, izango duen eragina aurreikustea ere. Honekin guztiarekin, diagnostiko honek udaletxeei erabakiak hartzen lagunduko die, zahartze prozesuarekin erlazio zuzena duten eredu, zerbitzu, programa eta ekintza konkretuekin zerikusia duten erabakiak hartzen, hain zuzen. Azken finean, Debabarreneko bizi maila eta bizi kalitatea hobetzeko tresna da diagnostikoa.
Debabarreneko adindunei zuzendutako Ekintza-Plana
Debabarreneko Adindunei zuzendutako Ekintza Planak ondorengo ildo estrategikoak ditu:
1. Adindunek dituzten beharren inguruan gizartea sentsibilizatzea.
2. Erretiroaren etapari modu positiboan aurre egiteko pertsonei laguntzea.
3. Autonomiaren mantentzea erraztea.
4. Laguntza-sare naturalak indartzea, adindunen arretaren inguruko gizarte-konpromisoa sendotuz.
5. Adindunek beren gizarte ingurunean jarraitasuna izan dezaten laguntzea.
6. Adindunei beren beharretara egokitutako etxebizitza duina ziurtatzea.
7. Zahartzaroaren Ikuspegi biopsikosozialetik atentzio integrala ahalbideratuko duten koordinazio sozio-sanitariorako bideak zabaltzea.
8. Adindunen oinarrizko eskubideen defentsa bermatzea.
9. Egokitutako eta oztoporik gabeko ingurunea bermatzea.
10. Adindunei zuzendutako zerbitzuak behar berrietara egokitzea.
11. Zahartze prozesuarekin, profesionalen formazio eta kaptazioarekin eta laguntza-informalaren sareekin erlazionatutako ikerketa ekimenak bultzatzea.
Ekintza Planak ondorengo alorretarako garapen ildoak lantzen ditu:
• Prebentzioa.
• Aisia, Kultura eta parte-hartzea.
• Komunitate eta familitate laguntza.
• Alojamentua eta elkarbizitza.
• Formazioa eta ikerketa.