Garapen iraunkorra eta Agenda 21
Garapen Jasangarrirako Sailaren helburu nagusia Debabarreneko garapen jasangarria bultzatzea da Agenda 21 metodologiaren bitartez.
Agenda 21 - Garapen Iraunkorra
Sail honetan hiritarrei zuzendutako ekimen desberdinak garatzen ditugu, herri kudeaketan hiritarren partehartzea indartzeko edota Debabarreneko eskualde eta herrietan ekimenak modu jasangarrian bultzatzeko asmoz.
Agenda 21aren ekintza planak datozen urteetan eskualde mailan garatuko diren estrategia eta alorrak zehazten ditu. Honako gaietan lan egiten dugu:
- Ekonomia jarduerak.
- Mugikortasuna.
- Ura.
- Baliabide hidrikoak.
- Espazio naturalak.
- Airea eta zarata.
- Ingurugiro hezkuntza eta sentsibilizazioa.
Bestalde, eskualdeko natur ondarea berreskuratu eta mantentzea helburu duten ingurugiroaren alorreko proiektuak ere garatzen eta kudeatzen ditugu.
Enpresei euren jarduerekin zerikusia duten ingurugiro gaien gaineko informazioa eskaintzen diegu. Gainera, trebakuntza-ikastaroak ere antolatzen ditugu eta eskualdeko enpresei ingurugiro gaiekin lotutako aholkularitza eskaintzen diegu.
Informazio gehiago, Garapen Iraunkorra - Agenda 21 atalean.
