Ikastaroen gida
- Autoenplegurako Ikastaroa: euren enpresa proiektua sortu nahi duten pertsonei zuzendutako ikastaroa. Ikastaroaren helburu nagusia enpresa ekimen bat duten pertsonak enpresa martxan jartzeko trebatzea eta honetarako beharrezko izango dituen ezagutzak eskeintzea da. Izen-ematea eta informazioa Lanbide-Debegesan (943820180 edo www.lanbide.net).
- Prestakuntza ikastaroak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren SARBIDEAK egitarauaren barruan ematen diren ikastaroak.
- Emakume langabetua bazara, edo
- Urtebete baino gehiago lan gabe eman baduzu, edo
- 40 urte baino gehiago badituzu, hiru hilabete baino gehiago langabezian badaramazkizu eta lan egin nahi baduzu, edo
- Pertsona ezgaitua bazara, edo
- 35 urte edo gutxiago badituzu eta oraindik lehen lana aurkitu ez baduzu...
Izen-ematea Lanbide-Debegesa 943820180. Informazio gehiago: www.sarbideak.net
- Formazio okupazionala: Lanbideren bitartez, langabezian dauden pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatzen dira, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Kontsulta ezazu eguneratutako katalogoa www.lanbide.net–en edo 943820180 telefonoan.
- Prestakuntza iraunkorra: urtarriletik aurrera izango dugu eguneratutako eskaintza.
- Debabarreneko Esperientzia Eskola: ikasteko eta gizartean era aktibo batean parte hartzeko gogoa duten bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago. Klaseak urria eta ekainaren hasiera bitartean izango dira, astean 3 egunetan, EHUk Eibarren duen kanpusean (Ingenieritza Eskolan). Informazio gehiago Adinduen atalean.
