Tresna pertsonalak
Hasiera » Hiritarrak » Inmigrazioa
Dokumentu Akzioak

Immigrazioa Debabarrenean

Gizarte integrazioa Debabarreneko Plan Estrategikoan jasotzen den giltzarrietako bat da. Norabide honetan aurrera egiteko, eskualdean bizi diren immigrante atzerritarren integraziorako eta bizilagun guztien arteko harreman sozialen normalizaziorako lan prozesu bat abian jarri dugu.

 Ildo horretan, 2009 eta 2010 urteetan DEBABARRENEKO IMMIGRAZIOKO EKINTZA PLANAK garatu dituzte. Honako plan hauek, hain zuzen ere: Debabarrenekoa, Debakoa, Elgoibarkoa, Mallabikoa, Mendarokoa, Mutrikukoa eta Soraluzekoa.

Hona hemen plan horiek guztiak:

 

Ekintza Plan horiek gizarte eragileek eta Debabarreneko Udaletako teknikariek garatu dituzte; eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak diruz lagundu du. Debegesak koordinatzaile lanak egin ditu. 

Ermua eta Eibar aintzindariak izan dira gai honetan eta euren azterketak 2003an eta 2004an egin zituzten hurrenez hurren.

Aurrekariak

2007-2008 urteetan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Immigrazio Zuzendaritzaren dirulaguntzarekin, DEBABARRENEKO 6 HERRITAN IMMIGRAZIOAREN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA EGIN DA: Mutrikun, Deban, Mendaron, Elgoibarren, Soraluzen eta Mallabian; eta eskualdeko immigrazio egoeraren gerturatzea ere egin da.

 

 

 

 

FSE.gif    GV Vivienda Asuntos Sociales


Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legala

Kontratatzailearen perfila