Etxebizitzak birgaitzeko zerbitzua
Debegesak, Debabarreneko eskualdea Birgaitzeko Hirigintza Elkartea ere baden heinean, birgaitze-zerbitzu integrala eskaintzen dizu. Zerbitzu honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Kontzientziatzea: eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak abantaila ugari dituela ikusaraztea eskualdeko biztanleei.
- Laguntzea: eraikinak eta etxebizitzak
birgaitzen laguntzea, bai auzokide-elkarteei, jabeei, edota maizterrei.
Birgaitze Zerbitzuak laguntza integrala emango dizu birgaitze-prozesu osoan, bai ekimen pribatua bada eta baita auzotarren elkarteen ekimena bada ere.
Debegesak informazioa eskeiniko dizu doan eta Eusko Jaurlaritzaren, Debabarreneko Udalen edota enpresa laguntzaileen aurrean egin beharreko laguntza eskaerak bideratuko dizkizu.
Auzokideen elkarteak
Auzokideen elkarteek edo jabeek eskatuz gero, Debegesak honako zerbitzu hauek ere eskeintzen ditu:
- Kudeaketa eta aholkularitza juridikoa nahiz teknikoa.
- Birgaitze-Proiektua, behar izanez gero.
- Lanen kontrola eta zuzendaritza, hala eskatuz gero
Honela, birgaitzea arlo guztietan bultzatu nahi da, “birgaitzearen kultura” guztiengana helarazteko. Guzti honen helburua biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, bai hiriguneetan eta baita herri eta landa eremuetan ere.
