Enplegua
Debegesako Enplegu-Zerbitzuak ondorengo baliabideak eskaintzen dizkizu:
- Enpleguari buruzko informazio pertsonalizatua emango dizugu eta zure eskura jarriko ditugu informazio teknologia berriak. lanbide.net edota gure ENPLEGU ZENTROKO terminaletan behar duzun informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu.
- Lan mundura gerturatu eta sartzeko estrategia eta ibilbideak diseinatzen lagunduko dizugu (www.lanbide.net)
- Lanbide-ren lan poltsan sartuko zaitugu eta zure curriculuma lana eskaintzen duten enpresei helaraziko diegu.
- Enpresatan praktikak egiteko aukera duen formazioa eskaintzen dizugu.
Autoenplegua: negozio-ideiaren bat izanez gero, asmoa martxan jarri ahal izateko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu eta baita laguntza ere behin enpresa altan emanda gero.
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO, DEITU 943820180 TELEFONORA.
