Aukera berdintasuna
Debegesan emakume eta gizonen arteko aukera desberdintasunak murrizteko lan egiten dugu, batez ere lan mundura eta bizitza publikora sartzeko aukerei dagokionean.
- “Kudeazan- Emakumeak eta Kudeaketa” Programa. Emakumea zuzendaritza lanetara sartzen laguntzeko proiektua. Enpresa-kudeaketan oinarritutako prestakuntza proiektua da eta eskualdeko ETEetan lan egin eta perfil administrazoa duten emakumeei zuzenduta dago .
- “Emakumeak Industriara erakartzen” Proiektua. Proiektu hau Debabarreneko hezkuntza-zentroekin batera aurrera eraman dugu. Bere helburu nagusia ikasleek euren ibilbide profesionala industriaren eremuren batean egiteko aukera baloratzea da. Honela, orain arte emakumeek presentzia gutxi izan duten industria proiekzioa duten espezialitate tekniko eta teknologikoetara sartzeko aukera izango lukete. Izan ere, esparru hauetan dago gure eskualdean lan aukera gehien. Informazio gehiago Dokumentu honetan (PDF, 695 Kb, 62 orrialde).
- Autoenplegu ikastaroak. Enpresa-proiektu propioa martxan jarri nahi duten emakumeei zuzendutako ikastaroak. Ikastaro eskaintza Debegesan: 943820180.
- Debabarreneko Udalek eta Debegesak duten proiektu komuna. Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostiko eta planen egituraketa udaletan eta Debegesan.
