Personal tools
Home » Hiritarrak » Albisteak » Proiektu eraginkorrak zela diseinatu eta landu ikasteko ikastaroa
Document Actions

Proiektu eraginkorrak zela diseinatu eta landu ikasteko ikastaroa

"Proiektu eraginkorrak zela diseinatu eta landu" izenburuaren pean, Debegesak ikastaroa antolatu du apirilerako. Ikastaroa zuzenduta dago pertsona boluntarioei eta eta irabazi asmorik gabeko erakundeetako kideei. Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei eskaintzea elkarteen proiektuak hobetzen lagunduko dien tresna bat.

Apirilean izango da ikastaroa; apirilaren 12an, 14an, 19an 21ean eta 26an, hain zuzen ere, 17:00etatik 20:00etara, Eibarko Portalea eraikineko ikastaro gelan. Interesatuek izena eman behar dute 943 82 01 10 telefono zenbakira deituta (Itziar) edo nagusiak@debegesa.com helbide elektronikora idatzita.

Helburuak:

  • Elkartearen proiektuak hobetzen lagundu dezakeen lan-tresna praktikoa eskaintzea.

  • Elkartearen jardunbide eta ekintzak antolatzera ohitzea, modu egituratu eta sistematikoan.

  • Proiektuen kudeaketaren elementu batzuk sartzea.

  • Proiektuak administrazio publikoaren aurrean aurkezten eta justifikatzen laguntzea elkarteei.

 

Edukiak-egitaraua:

  • Oinarrizko kontzeptuak.
  • Proiektuaren aurretik kontuan hartu beharrekoak.
  • Proiektuaren arrakastarako faktoreak.
  • Proiektuaren edukiak.
  • Proiektua egitea, ebaluatzea eta justifikatzea.
  • Proiektu baten elementu edo osagai bakoitzaren gaineko gomendioak eta praktika (proiektu bat egingo da).

 

Oharra:

Gomendagarriena da elkarte bakoitzeko gutxienez bi lagunek egitea ikastaroa. Izan ere, ikastaroa oso praktikoa da eta elkarte bakoitzak proiektu bat edo proiektuaren zirriborro bat egitea nahi da. Horretarako, hobe da beti taldean lan egitea.

 

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak