Bizigura aurkeztu dute, Deba eta Ego Ibaiak berreskuratu eta balioa emateko programa integrala
Aurreko ostiralean, ekainak 4, Bizigura Deba Ibaia programa aurkeztu zuten Altzolan, Deba eta Ego ibaiak berreskuratu eta balioa emateko programa integrala. Ekimen hau Debegesak (Debabarreneko udal guztien izenean) eta Ura Euskal Agentziak bultzatu dute.
Bizigura, bizitzeko gogoa, bizi nahia, azken baten, bizitza, bizitza ematea. Horixe da aurkeztu berri duten programak lortu nahi duena, Deba eta Ego ibaiei bizitza ematea. Horregatik, Bizigura izena eman nahi izan diote arduradunek programa horri.
Ostiraleko aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Debabarreneko zortzi udaletako ordezkariek, Debegesako zuzendari Juan Ángel Balbásek eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuorde Iñaki Atxukarrok.
URA Euskal Agentziak eta Debegesak sinatutako akordioaren pean garatu da programa hori eta proposamen izaera duen, garatzeko aukera ematen duen eta irekia eta parte-hartzailea den plan estrategikoa da.
Ekintza egituratzaileak
Ekintza Plana ibar osoari dagokio eta ingurugiroari, gizarte arloari eta alderdi ekonomikoari lotutako ekintzak proposatzen ditu.
Ekintza Planaren bizkarrezurra honako ekintzek osatzen dute:
- Ibarraren saneamendu osoa
- Ingurugiroaren leheneratzea
- Faunaren igarobideak
- Eguneroko erabilera: paseatzeko ibilbideak eta mugikortasun alternatiboa
- Azpiegiturek eskaintzen dituzten aukerak
- Ibaiari lotutako eta aisialdiarekin lotutako azpiegiturak
Parte-hartzaileen jardunak:
Esan bezala, Biziguraren aurkezpenean parte hartu zuten Debabarreneko zortzi Udaletako ordezkariek, Debegesako zuzendari Juan Ángel Balbásek eta Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuorde Iñaki Atxukarrok.
Hona hemen euren jardunak; klik egin:
