Autoan elkarrekin
Kotxearen arrazoizko erabilera sustatzeko abiarazi du Debegesak AUTOAN ELKARREKIN ekimena. Zerbitzu honek auto pribatua partekatzeko prest dauden herritarrak harremanetan jartzea ahalbidetzen du.
DEBEGESAtik mugikortasun eredu iraunkor eta eraginkorrago bat lortzeko ahaleginean pausoak ematen hasteko gonbita luzatu nahi dizuegu.
HELBURUAK
- Debabarreneko herritarrei euren joan-etorriak egiteko beste aukera batzuk eskaintzea, mugikortasun iraunkorraren bidetik.
- Ibilgailu pribatuen energiaren kontsumoa eta sortzen duten kutsadura gutxitzea.
- Espazio publikoaren erabileraren hobetzea.
Eta auto berri bat erosi behar baduzu, aukeratu CO2 emisio eta kontsumo gutxien dituena! Kontsultatu IDAEren datu basea.
