Personal tools
Document Actions

Partehartze-foroak

Agenda 21eko prozesu eta ekimenen inguruan herritarrek duten ikuspegi eta iritzia jasotzeko helburuz, herritarren partehartzerako foro desberdinak sortu dira. Gaur egun, bi foro mota ditugu eskualdean:

          • Eskualdekoa. (Debegesatik kudeatzen dena).
          • Herri mailakoa (Eibar, Deba, Elgoibar).

Talde hauek eskualdeko eta herrietako iraunkortasunarekin lotutako gaiak aztertzea dute helburu eta intereseko talde ekonomiko eta sozialek osatzen dituzte (talde politikoek, enpresak, merkatariak, erakunde kulturalak, kirol erakundeak, ekologistak, herritarrak...).

Gainera, garapen iraunkorrarekin erlazionatuta dauden gaietan parte hartzeko beste modu bat ere eskaintzen dizugu. Klik bakar batekin Ibaiarte, Debabarreneko Garapen Iraunkorreko Blogean zure iritzia eman ahal izango duzu. Anima zaitez!


 
 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak