Personal tools
Home » Garapen Iraunkorra - Agenda 21 » Enpresa » Goitondo proiektua
Document Actions

Goitondo proiektua

Mallabiko Goitondo industrialdearen azterketan oinarritzen da, ekosistema industrial batera eboluzionatu eta aldatzeko.

Goitondo industrialdeko enpresen artean lankidetza aukera guztiak bilatzean oinarritzen da, baliabideen kostua gutxitu, hondakinak berrerabili edo materialen garraio amankomunerako ekimenak proposatuz.

       goitondo.jpg-eu

Ekimen honek baliabide material eta energetikoen efizientzia hobetzea du helburu, industrialdearen jardueran iraunkortasun maila altuagoa eskuratuz. Epe luzean, lortu nahi diren helburuak hauek dira:

  • Enpresen arteko lankidetza kultura sustatzea industrialdea hobetzeko proiektu berriak garatu ahal izateko.
  • Lan metodologia bat garatzea, Goitondon aurrera eramandako proiektua EAEko beste industrialde batzuetan ezartzeko.

 

Proiektu hau DEBEGESA, Mallabiko Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ekimena da.

Valora Logoa  FSE Berria

 
 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak