Personal tools
Home » Garapen Iraunkorra - Agenda 21 » Bizigura Deba Ibaia
Document Actions

Bizigura Deba Ibaia

Bizigura Logo

 

Deba eta Ego Ibaiak Berreskuratzeko eta Balioa Emateko Programa Integrala DEBEGESAk eta URA Uraren Euskal Agentziak sinatutako hitzarmenaren barruan garatu da.

Debabarreneko Plan Estrategikoan jasota dago programa hori eta proposamenak egiteko plan bat da, irekia, parte hartzekoa eta bilakaera izango duena. 

Ekintza Egituratzaileak

Ekintza Planak arroaren sorkuntza integralaren gainean lan egiten du eta ingurumen, gizarte eta ekonomia gaiekin lotutako jarduerak proposatzen ditu; hala nola, hobekuntza ekologikoa, autoaren ordezko mugikortasuna sustatzen duten edo hiriaren erakargarritasuna hobetzen dutenak.

Hona hemen Ekintza Plana izango denaren oinarria osatzen duten ekntzak:

  • Arroaren saneamendu osoa
  • Ingurumena leheneratzea
  • Faunaren arloan emandako urratsak
  • Egunero erabiltzeko sortzea; ordezko paseo eta mugikortasun ibilbideak
  • Azpiegiturek ekarritako aukerak
  • Ibaiaren inguruko hornidurak eta aisialdiarekin lotutako azpiegiturak

 

2010eko ekainaren 4an aurkeztu zuten komunikabideen aurrean Deba eta Ego Ibaiak Berreskuratzeko eta Balioa Emateko Programa Integrala. Aurkezpen ekitaldi horretan parte hartu zuten Debabarreneko zortzi Udaletako ordezkariek, Iñaki Atxukarro Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordeak eta Debegesako zuzendari Juan Angel Balbasek.

 

Programa Integralaren laburpena.

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak