Personal tools
Home » Garapen Iraunkorra - Agenda 21
Document Actions

Garapen Iraunkorra

Sail honen helburu nagusia Debabarreneko eskualdean garapen iraunkorra sustatzea da, horretarako, Agenda 21 metodologia erabiliz.

Garapen Iraunkorreko sailetik hiritarrei zuzendutako ekintzak garatzen ditugu. Ekintza horien bitartez ondokoak sustatu nahi dira: alde batetik, hiritarren partehartzea udal kudeaketan eta, bestetik, udalerrien zein eskualdearen garapen iraunkorra. Egin itzazu iradokizunak  Ibaiarte blogaren bidez.

Gainera, ingurumen proiektuak garatu eta kudeatzen ditugu, gure ondare naturala berreskuratu eta mantentzeko.

Enpresa alorrari dagokionez,  jarduera ezberdinei eragiten dioten ingurumen gaien inguruko informazioa ematen dugu. Horretaz gain, prestakuntza ikastaroak antolatzen ditugu eta eskualdeko enpresei ingurumen gaiei buruzko aholkularitza ematen diegu.

 

logo agenda 21     UDALSAREA.gif      Ihobe.gif          GV-Medioambiente.gif

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak