Gure balioak
Gure Balioak egitasmoak eskualdearen garapen jasangarrirako beharrezko diren gizarte balioak sustatzea du helburu. Herritarrek osatutako Foro batek, Debegesarekin batera, gidatzen du proiektua.
Gure Balioak Sariaren III. edizioan, Jesus Bilbao Azpiri elgoibartarrak jaso du errekonozimendua, enpresaren alorrean batik bat egindako lana eta ekarpena goraipatuz. Sari-emate ekitaldia urriak 18an egin zen Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolan, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak, Elgoibarko Udalak, Inazio Bereziartua Musika Eskolak eta Danobat Group eta Goratu enpresek lagunduta.

Ekitaldian parte hartu zuten guztiek argazkia atera zuten amaieran elkarrekin
