Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Etxebizitzen birgaitzea

Etxebizitzak Birgaitzeko Zerbitzua

 

Debegesak, Debabarreneko eskualdea Birgaitzeko Hirigintza Elkartea

ere baden heinean, birgaitze-zerbitzu integrala eskaintzen dizu. Zerbitzu honen helburu nagusiak honakoak dira:

 
  • Kontzientziatzea: eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak abantaila ugari dituela ikusaraztea eskualdeko biztanleei.
  • Laguntzea: eraikinak eta etxebizitzak birgaitzen laguntzea, bai auzokide-elkarteei, jabeei, edota maizterrei.

 

Birgaitze Zerbitzuak laguntza integrala emango dizu birgaitze-prozesu osoan, bai ekimen pribatua bada eta baita auzotarren elkarteen ekimena bada ere.

Debegesak informazioa eskainiko dizu doan, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Debabarreneko Udalen aurrean egin beharreko laguntza eskaerak bideratuko dizkizu.

 

Auzokideen elkarteak

Auzokideen elkarteek edo jabeek eskatuz gero, Debegesak kudeaketa eta aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du, juridikoa zein teknikoa.

 

Honela, birgaitzea arlo guztietan bultzatu nahi da, “birgaitzearen kultura” guztiengana helarazteko. Guzti honen helburua biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, bai hiriguneetan eta baita herri eta landa eremuetan ere.