Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Enpresak + Innova Txekea Programa

+ Innova Txekea Programa

Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek eskaera aurkeztu ahal izango dute DEBEGESAren bitartez.
 

* Jasotako eskaera kopuruaren aurrean eta egindako aurreikuspenaz, SPRIk programaren itxiera komunikatu du.

DEBEGESAk, Bitarteko Agente den heinean, Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek aurkezten dituzten eskaerak tramitatuko ditu. Debegesak laguntza eskainiko die diru-laguntza eskatzerako orduan eta enpresaren beharrizanak eta eskatutako zerbitzuen interesa baloratuko ditu.

 

Helburua:

Exekuzio eta eragin azkarreko ekintzak sustatzea berrikuntza lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko; ekintza horiek enpresen premia zehatzei egokituta eta SPRIk homologatutako zerbitzu espezializatuen hornitzaileek eskainiak izango dira.


Diruz lagundutako zerbitzuak:

Enpresa kudeaketa aurreratua, enpresaren marka eta irudia, prozesu eta produktuen berrikuntza edota bezero-hornitzaile arteko harremana bezalako zerbitzuak lagunduko dira. (Ikusi zerbitzuen sailkapen zehatza) http://www.spri.es/cheque+innova.pdf


Laguntza:

Hornitzaile homologatuek emandako zerbitzuek hiru kostu modalitate dituzte onuradunarentzat, kontratatzen den zerbitzuaren arabera:  2.000 euro, 4.000 euro edo 6.000 euro.

Laguntza hauek diru-laguntza forma izango dute eta +Innova Txekeen bidez gauzatuko dira.
 
+Innova txeke bakoitzaren zenbatekoa 1.500 eurokoa da, eta horrekin onuradunak SPRIk homologatutako hornitzaile baten 2.000 euroko zerbitzu bat eskuratu dezake.


Informazioa:

Interesa duten enpresek Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailaren bitartez aurkeztu ahal izango dute eskaera943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

 

Spri_logoa