JARDUNALDIA: "Enpresaren gobernantza eztabaidagai"
IZENA EMAN HEMEN
TOKIA: Debegesa (EIBAR)
EGUNA: Maiatzak 22
ORDUA: 11:00 – 13:00
Testuingurua:
Langileen konpromisoa enpresarekiko askea da. Beraiek erabakitzen dute konprometitu nahi duten ala ez. Konpromisoak jabetza eta langileen arteko konfiantzazko testuinguru bat behar du.
Nola sortu dezakegu testuinguru hau? Zein baldintza eman behar dira? Posible al da?
Ez al dira gaur egungo jabetza eta langileen arteko harremanak aldatu behar, ezinbesteko baldintza, konfiantza eta konpromisoa lagunduko duen testuinguru bat garatzeko?
Zein aterako litzateke onuradun proposatzen den kultur aldaketa honetatik?
Beste galdera batzuk ere ditugu honen inguruan:
Nahi al dute langileek gehiago konprometitzen eta arduradun egiten dien aldaketa bat?
Akziodunak prest al daude enpresaren gobernantza eredua aldatzeko?
Zuzendariek partaidetza hobetze aldera beraien papera ulertzen ari al dira?
Helburuak:
Parte hartzen duten enpresa zein pertsonek, beraien erakundeetan martxan jarritako gobernantza eredu aldaketa baten esperientzia praktikotik, galdera guzti hauek erantzuten lagunduko digute, hausnarketa eta eztabaidarako kalitatezko marko batean.
Nori zuzendua:
Enpresako gobernantza eta erlaziozko ereduak aldatze aldera aurrera pausu bat egin nahi duten enpresei, ikerketa eta teknologi zentroei, garapenerako agentzi eta interesa daukaten beste erakundeei.
Edukiak:
11:00-11:15 Jardunaldiaren irekiera eta testuingurua: Mariano Iriarte –Incress-IMHko aholkularia-.
11:15-11:30 “Enpresak pertsonetan oinarritzen diren proiektuetan eraldatzen: Gizarte Berria Eraikitzen-en esperientzia”: Asier Irazusta -K2K Emocionando-.
11:30-11:45 "Jabetza eta langileen arteko konfiantza iraunkor bat sortu, zer egiten ari da Alcorta Forging Group honen inguruan?”: Ruben de la Peña -Alcorta Forging Group-eko Business Development Manager-a-.
11:45-12:00 "¿Zergatik parte hartu arazi behar da pertsonei jabetzan? Nola egin daiteke? Codesyntax, Teknologi berrietako enpresa baten esperientzia” Eneko Astigarraga -Codesyntax-eko bazkide sortzailea-.
12:00-12:15 "Jabetza eta langileen arteko erlazioa hobetzeko bideak. Enpresetako gizarte kapitalean langileen partaidetza errazteko proposamen fiskal eta legalen aurkezpena: Martín Múgica -Pasuen Foroa proiektuko zuzendaria-.
12:15-12:50 Galderak eta eztabaida, Mariano Iriarte-k moderatua.
12:50-13:00 Amaiera. Juan Angel Balbas, DEBEGESAko Zuzendari Nagusia.
DOHAINIK!

