Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Adinaren kudeaketa

Fast

Azken hamarkadan, Europako biztanleria aktiboaren zahartzeak dakartzan arazoei aurre egiteko gobernu eta eragile sozialek hainbat erabaki politiko hartu dituzte. Badirudi, adinean aurrera doazen langileen partehartzea areagotzea garrantzitsua izango dela garapen ekonomiko eta gizarte garapen iraunkorrago bat lortzeko Europar Batasunean.

Pentsioen, hazkuntza ekonomikoaren eta etorkizuneko lan-indarra ziurtatzeko hainbat gomendio eta ekimen politiko abian jarri dira.

Datozen hogei urteetan, biztanleria aktiboaren adin media hazi egingo da eta lan-adinean dauden emakume eta gizonen kopurua jeitsi. Beraz, erronka honakoa da: adinean aurrera doazenen gaitasun eta enpleagarritasuna garatzea, osasun, motibazio eta ahalmen maila mantenduz. Honekin batera, adin diskriminazioa eta adinean aurrera doazen langileei atxikitzen zaizkien estereotipo negatiboak ekiditeko neurriak hartu beharko dira eta batez ere, lan baldintzak eta enplegu aukerak adin dibertsifikatudun biztanlegora egokitu beharko dira.  Iturria: Fundación Europea para la mejora de las condiciones de vida y de trabajo.

Alor honetan lanean hasteko, Debegesa beste hainbat eragilerekin batera FAST proiektuan parte hartzen ari da. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, egin klik ondorengo loturan: http://fasteurope.net


 

 logo_fast1logo_fast2

 

European Union. European Social Fund.

Art. 6, Innovative measures