Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Compite Enpresak 2012

Compite Enpresak 2012

Compite programak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta haien garapen-ahalmena sendotzea du helburu. Debegesak, Compite programa Debabarreneko eskualdean sustatzeaz arduratzen den Bitarteko Eragile den aldetik, ahalegin handiak bideratzen ditu eskualdean proiektu berrien garapenera.


COMPITE programak, SPRIk abian jarritakoa, EAEko enpresetan Lehiakortasuna Hobetuko duten ekintzak garatzea du helburu nagusi, laguntza eskainiz lehiakortasun posizionamendu hobea bilatzen duten proiektuak gauzatzeko, lankidetzan zein bakarka eginikoak, jarduera zehatzen bitartez:

  • Lehiakortasun hobekuntza,
  • Berrikuntza,
  • Dibertsifikazioa edota
  • Merkatu berrien bilaketa


DEBEGESAk SPRIren programa honetan hartzen du parte Bitarteko Eragile gisa, eta eskualdeko enpresen dinamizazioaz  eta proiektu berrien antzemateaz arduratzen da, programa honek eskaintzen dizkien aukerez aprobetxatu daitezen.


Informazio gehiago nahi dutenek Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Sailarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo helbidera idatziz.


Logoa_Spri