Bai Industriari!
2008an abiarazi zen "Bai Industriari!" ekimena Debegesa eta Debabarreneko ikasketa zentro eta industria arloko enpresen artean. Debabarreneko sektore industrialaren aldeko apustua da, industria arloko enpresak baitira eskualdeko ekonomiaren eta enpleguaren sustatzaile nagusi.
Bai Industriari! ekimenaren baitan, Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailetik Debabarreneko industria arloko enpresei laguntza pertsonalizatua eta integrala eskaintzen zaie, indarrean dauden laguntza-neurri eta diru-laguntzen berri izan eta etekina atera diezaioten, euren lehiakortasuna hobetze aldera.
Halaber, enpresa txiki eta ertainei aholkularitza zerbitzu integrala ematen zaie funtsezkoak diren hainbat arlotan, hala nola, proiektu berrien garapena, finantzazioa, lankidetza-itunak, lehiakortasunaren hobetzea edota nazioarteko harremanak.
Aholkularitza edota informazio gehiago jaso nahi duten enpresek hitzordua eskatu dezakete Debegesaren telefonora deituz 943 82 01 10 edota honako helbidera idatziz pymes@debegesa.com.

Valora Programa - Europako Gizarte Funtsak finantzatuta %50ean, Euskadiko 2007-2013 Programa Operatiboaren bitartez

