Bideragarritasuna
Enpresa-proiektu berriei laguntzeko Zerbitzuak zure proiektua martxan jartzeko behar duzun aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskainiko dizu dohainik.
Enpresa-Plana
Gure laguntzarekin zure enpresa-ideiaren inguruko elementu guztien inguruko azterketa zehatza egin ahal izango duzu. Modu honetan, zure enpresa martxan jartzeko erabakiaren egokitasuna aztertuko dugu.
- Abantailadun maileguak
Debegesak, Garapen Agentzien Euskal Elkarteko kide den heinean, zure enpresa martxan jartzeko abantailak dituzten kredituak eskuratzeko aukera ematen dizu (Credigazte, Gazteenpresa, Gizarte-egoera ahuleko kolektiboei zuzendutako Mikrokredituak). Informatu hemen!
- Eskura ditzazkezun diru-laguntzak
Gure zerbitzuaren bitartez eskura ditzazkezun diru-laguntzen berri izango duzu. Gainera, diru-laguntza hauen kudeaketan eta bideratzean ere lagunduko dizugu. Informatu hemen!
