Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak

Koiuntura di-da batean

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak Koiuntura DI-DA batean aldizkariaren 2007ko azaroko zenbakia argitaratu du.

Irakurle adituarentzat zein noizbehinkakoarentzat interesekoak diren koiunturako albisteak era labur batean jorratzen ditu. Bereziki hartzen dira kontuan ekonomia hazkundeari, aurreikuspenei, langabezia tasari eta inflazioari buruzko albisteak.

Era berean, erreferentziako lurralde bati buruzko (herrialdeak zein eskualdeak) datu garrantzitsuenak biltzen dira eta baita Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak berak eginiko jarduera zenbait ere.

Buletinean ekonomia eremu zenbaitentzako aurreikuspenak eta EAEko ekonomiaren koiuntura datuak ere eskaintzen dira.