Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Azken albisteak

Debegesak eta SN Gipuzkoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresei Kudeaketa sistemen ezarpenean laguntza emateko

Debegesak eta SN Gipuzkoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresei Kudeaketa sistemen ezarpenean laguntza emateko

2013/02/26

Servicios Normativos enpresak, Gipuzkoako ordezkaritzatik, eta Debegesa Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei kudeaketa sistemen ezarpen-prozesuetan laguntza eskaintzeko (kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta lan-osasuna, berrikuntza...)

Gehiago irakurri

Nazioartekotzea eta Brasilen negozioak egiteko aukerei buruzko tailerra

Nazioartekotzea eta Brasilen negozioak egiteko aukerei buruzko tailerra

2013/02/25

Debegesak, IE Team enpresarekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du ostiralerako, marxoak 1, nazioartekotzea eta Brasilen negozioak egiteko aukerak gai hartuta. Parte hartzea doakoa da.

Gehiago irakurri

Proiektuen kudeaketan nazioarte mailako aditu Alfonso Bucero "Ostiralak Debegesan"

Proiektuen kudeaketan nazioarte mailako aditu Alfonso Bucero "Ostiralak Debegesan"

2013/02/18

Datorren otsailaren 22an jardunaldia eskainiko du Debegesak, 9:00etatik 10:30era, “Marketing&Finanzas” negozio eskolaren eskutik “Proiektuen zuzendaritza, eraldaketaren enpresarentzat eredua” izenburupean. Hitzaldia proiektuen kudeaketan aditua den Alfonso Bucero-k eskainiko du.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana aurkeztu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana aurkeztu du

2013/02/18

Lurraldeak duen ondare natural, geologiko eta kultural oparoa bisitariari gerturatzeko asmoz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana burutu du, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan inplementatzeko (Deba, Mutriku eta Zumaia). Bisitariei transmititu beharreko mezu nagusiak ere jasotzen ditu dokumentuak.

Gehiago irakurri

Jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikasteko ikastaroa Debegesan

Jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikasteko ikastaroa Debegesan

2013/02/06

Enpresetako zuzendari, profesional eta, oro har, interesa duen edonori zuzenduta, “Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea” izeneko ikastaroa eskainiko du Debegesak datozen asteetan. 20 orduko iraupena du ikastaroak eta otsailaren 14an, 21ean, 28an eta martxoaren 7an eskainiko da Debegesaren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara.

Gehiago irakurri

Otsailean ere IKT-en erabileraren gaineko ikastaroa egiteko aukera dute Debabarreneko mikropyme eta autonomoek

Otsailean ere IKT-en erabileraren gaineko ikastaroa egiteko aukera dute Debabarreneko mikropyme eta autonomoek

2013/02/05

Debegesak antolatuta, ikastaroa otsailaren 14an eta 21ean eskainiko da Eibarko KZ gunean (Bista Eder 10 - Portalea), 14:00etatik 16:00etara.

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskualdea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan

Debabarreneko eskualdea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan

2013/01/28

Nazioarteko Turismo Azokaren 33. edizioa urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean burutuko da Madrilen.

Gehiago irakurri

Eibarko Mogel Isasi ikastetxeak “Eskola Jasangarria" bandera du dagoeneko

Eibarko Mogel Isasi ikastetxeak “Eskola Jasangarria" bandera du dagoeneko

2013/01/24

Eskolako Agenda 21 egitasmoa modu bikainean garatzeagatik jaso du Eibarko Mogel Isasi ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Gehiago irakurri

Debegesak 22 enpresa sortzen lagundu zuen 2012an

Debegesak 22 enpresa sortzen lagundu zuen 2012an

2013/01/24

Debegesa Garapen Agentziak 22 enpresa abian jartzen lagundu zuen 2012an, eta jarduera ekonomiko berri hauek 33 lanpostu sortu zituzten denera. Ekintzaile edo enpresa berrien sortzaileei dagokienez, 25 eta 35 urte bitartean zituzten eta gehienak langabeak ziren.

Gehiago irakurri

Berrigune: Sormena eta ekintzailetza sustatzeko topagunea

Berrigune: Sormena eta ekintzailetza sustatzeko topagunea

2013/01/22

Parte hartzeko interesa duten pertsona zein enpresek izena eman dezakete otsailaren 7a baino lehen

Gehiago irakurri

I+G+b proiektuen internazionalizazioa, Ostiralak Debegesan

I+G+b proiektuen internazionalizazioa, Ostiralak Debegesan

2013/01/21

Innobasque-eko ordezkariek I+G+b proiektuen internazionalizaziorako europar deialdien berri emango dute ostiralean, hilak 25, Debegesan.

Gehiago irakurri

Debegesak Debabarreneko sektore industrialaren aldeko lanari jarraitzen dio

Debegesak Debabarreneko sektore industrialaren aldeko lanari jarraitzen dio

2013/01/11

‘Bai Industriari!’ ekimenaren baitan, PO 2007-2013 Valora proiektuak finantzatua, Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailak Debabarreneko industria arloko enpresen azterketa egingo du 2013an.

Gehiago irakurri

"Nola aurre egin krisiari. Jarraibide praktikoak ETEentzat", jardunaldia Ostiralak Debegesan

"Nola aurre egin krisiari. Jarraibide praktikoak ETEentzat", jardunaldia Ostiralak Debegesan

2013/01/10

Egungo krisi egoerari aurre egiteko Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei jarraibide praktikoak eman asmoz, Debegesa garapen agentziak jardunaldia eskainiko du datorren ostiralean, hilak 18, 9:00etatik 10:30era, garapen agentziak Eibarren duen egoitzan. Parte-hartzea doakoa da.

Gehiago irakurri

Aurrera doa Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Kluba eratzeko prozesua

Aurrera doa Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Kluba eratzeko prozesua

2013/01/10

Bilera egin zen atzo Debegesan Klubeko diren enpresekin Euskadi Gastronomika proiektuan Debabarreneko eskualdearen parte-hartze prozesuaren gaineko informazioa eskaini eta Klubeko enpresa-talde bakoitzeko ordezkarien aukeraketa egiteko.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala estreinatu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala estreinatu du

2013/01/09

Ikus-entzunezkoak Euskal Kostaldeko Geoparkearen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak nabarmentzen ditu

Gehiago irakurri

IKT-en erabileraren gaineko ikastaro praktikoa antolatu du Debegesak Debabarreneko enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta

IKT-en erabileraren gaineko ikastaro praktikoa antolatu du Debegesak Debabarreneko enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta

2013/01/08

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailak bultzatu du egitasmoa, SPRIren Berrikuntza eta Teknologia arloaren bitartez, Debegesa Garapen Agentziarekin batera.

Gehiago irakurri

Eguberri eta urte berri on opa dizuegu

Eguberri eta urte berri on opa dizuegu

2012/12/14

Debegesa osatzen dugun guztiok Debabarrenarekin eta herritarrekin dugun konpromisoa partekatu nahi dugu zurekin. 2013an ere, ilusioa, esfortzua eta aurrea hartzea izango dira gure lanerako tresnak.

Gehiago irakurri