Zuhaitz Eguna egin da gaur Elgoibarren

2012-03-23 Iruzkinik ez

Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Elgoibarren. Elgoibarko Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 100 ikasle inguru bildu dira landaketa egiteko. Goizeko 9:30ean egin dute hitzordua. Denen artean, 20 urki eta 20 gereziondo landatu dituzte Albitxuriko zonaldean.

 

Aurreko urteetan, haritza eta lizarra landatu izan dira bertan eta aurten urkia eta gereziondoa landatu dira. Halako basoak ziren nagusi antzina gure lurraldean. Hain zuzen, ekimenaren helburua gure mendietan bertako espezie edo komunitate ezberdinez osatutako basoa osatzea da. Eta, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea.

 

Elgoibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean antolatutako ekimena izan da.