Debabarreneko Enpresa Ekintzaileen Gida eguneratu du Debegesak

2012-05-28 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziak, Enpresa Berriak Sortzen Laguntzeko Zerbitzuaren bitartez, eskualdeko ekintzaileei aholkularitza eskaintzen die enpresa propioa garatzen laguntzeko prozesuan.

 

Urtero bezala, Ekintzailearen Egunaren harira, Debegesak Enpresa Ekintzaileen Gida eguneratu du. Gida berriak 150 enpresa baino gehiago biltzen ditu, arlo ezberdinetakoak, denak ere zerbitzu honen bitartez bultzaturikoak.

 

2012ko Gida eskuratu daiteke hemen.