Debabarreneko BTT Zentroa, Canal Plus kateko “Planeta Bike” saioan

2014-07-11 Iruzkinik ez

Canal Plus kateko “Planeta Bike” telebista programako lantalde bat maiatzean egon zen Debabarreneko BTT zentroari buruzko saioa grabatzen. 3 egunez eskualdeko toki esanguratsuenetan ibili ziren irudiak hartzen, bizikleta ibilbideetan barrena.

Debabarreneko BTT Zentroak Elgoibarren duen harrera gunean ere izan ziren programako aurkezleak, Chus Castellanos bizikletan aditua eta Rafa Alkorta futbol jokalari ohia. Han, Mintxeta kirolgunean, Debegesako Turismo Saileko arduradun Cristina Iturriagagoitiarekin egin zuten hitzordua, Debabarreneko BTT Zentroaren eskaintza zabala ezagutu nahian.

Programa osorik eskegi dute Youtube atarian. “Planeta Bike” saioa bizikleta zaleei zuzenduta dago eta, besteak beste, bizikletan egiteko ibilbideak erakustea du helburu.