Azken albisteak
Europar Geoparkeen Astea 2013
Abian da Europar Geoparkeen Astearen III edizioa, Geoparkea kudeatzeaz arduratzen den Geopagarapen elkarteak antolatuta (kide sortzaile dira Deba, Mutriku eta Zumaiako Udalak), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Eskualdean birgaitze jasangarria sustatzeko ordenantza bat bultzatuko du Debegesak
Debegesa Garapen Agentzia, Ihobe-rekin elkarlanean, Ordenantza bat idazteko lanean ari da, Debabarrenean eraikin edota etxebizitzen birgaitze lanetan jasangarritasuna sustatzeko helburuarekin.
Suedian negozioak egiteko aukerei buruzko jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’
Debegesa Garapen Agentziak, ‘IE Team Consultores’ enpresarekin elkarlanean, jardunaldia antolatu du ostiralerako, maiatzak 17, Suedian negozioak egiteko aukeren gainean. Parte hartzea doakoa da.
Birgaitze jasangarriari buruzko ikastaroa eskainiko du Debegesak maiatzean, langabeei zuzenduta
Interesa dutenek Lanbideren bitartez eman behar dute izena, maiatzaren 13a baino lehen.
Sare sozialetan lortzen den inpaktua neurtzeko sistema profesionalen gaineko ikastaroa Debegesan
Enpresa Digitalaren eskutik, maiatzaren 9an eta 10ean ikastaroa eskainiko du Debegesak "Gizarte-sareetan lortzen den inpaktua neurtzeko sistema profesionalak" izenburupean. Iker Merchan teknologia berrietan adituak eskainiko du ikastaroa eta izena ematerakoan 30 euro ordaindu behar dira.
'Berrekin', enpresen transmisioa erraztea helburu duen ekimena jarri du abian Debegesak
Debegesa garapen agentziak webgune berria sortu du interneten, www.berrekin.com, euren negozioa errentan utzi edo saldu nahi duten pertsonak enpresa-proiektu bat abiatu nahi duten ekintzaileekin harremanetan jartzeko helburuarekin. Ekimenak enpresen jarraipena bilatzen du, eta gaitasun ekintzailea duten pertsonei laguntzea.
#Abian azokako zozketak badu irabazlea
Eibarko Ignacio Zuloaga Institutuko ikasle Luisa Castro suertatu da garaile eta tablet bat jaso du opari! Zorionak!
Europako delegazio bat Eibarren izan da Mogel auzoa birgaitzeko proiektua babesten duen europar programaren baitan
Atzo eta gaur, apirilak 23 eta 24, ari da burutzen Tecnaliaren egoitzan, Zamudion, “ZenN” programa europarrari hasiera emateko bilera. Ekimen honen barruan dago Mogel auzoa birgaitzeko proiektua, etxebizitza-eraikin hauen eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzeko helburua duena.
"Kalitatea lehiakortasunerako eta internazionalizaziorako" jardunaldia
'Ostiralak Debegesan" ekimenaren baitan, datorren ostiralean, apirilak 26, kalitatearen gaineko jardunaldia eskainiko du Debegesak. Izen-ematea doakoa da.
Debabarreneko enpresek SPRIren '+Innova Txekea' laguntzak eska ditzakete Debegesaren bitartez
Debegesa Garapen Agentziak, SPRIren Bitarteko Eragile den heinean, eskualdeko enpresei ‘+Innova Txekea’ programari buruzko informazioa eskaintzeaz eta eskaerak bideratzeaz arduratuko da. Eskaerak egiteko epea zabalik dago 2013ko ekainaren 7ra bitartean.
Abian da Debabarreneko Enplegu Plana, prestakuntza, kontratazio eta ekintzailetasun proiektuekin
Plan honek kontratazioak eta prestakuntza ikastaroak jasotzen ditu, langabeei zuzenduta; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten lagunek lehentasuna izango dute.
Bisita gidatuak Euskal Kostaldeko Geoparkean
Datorren asteburuko bisita gidatuen artean, bi esperientzia haurrei zuzenduta daude bereziki: “Flyscha haurrentzat” eta “Artzain Txikiak”.
Abian da Geoparkeko bisita gidatuen denboraldi berria
Geoparkeak aurtengo bisita gidatuen programa berria aurkeztu du gaur, bertako zein kanpotik etorritako bisitariei esperientzia eta bisita gidatu eskaintza zabal eta askotarikoa eskainiz.
Dolmenen Ibilbidea aurkeztu da
Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, alegia.
Debabarreneko 41 enpresek jaso dute turismo-kalitateko ziurtagiria
Turismo sektorean diharduten Debabarreneko 41 enpresek jaso dute BECen, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren eskutik, kalitatearekin duten konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
Txileko negozio aukerak hizpide Ostiralak Debegesan
Ostiralean, hilak 22, Txileko negozio aukerak hizpide dituen jardunaldia eskainiko du Debegesak. Debabarreneko ETEei zuzenduta dago jardunaldia eta hizlari arituko dira Garena Asesoramiento y Formación enpresako Zuzendari Mikel Ecenarro eta Garenako Delegatu iraunkor Txilen Iñigo Unanue. Izen-ematea doakoa da.
Enpresa Digitalaren jardunaldia Debegesan ""Segurtasun juridikoa lainoan - Cloud Computing-aren alderdi juridikoak"
Jardunaldia ostiralean, martxoak 15, eskainiko da, 9:00etatik 11:00etara.
Abian, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka
ABIAN, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka, martxoaren 14, 15 eta 16an egingo da Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Klabe komertzialak hizpide 'Ostiralak Debegesan'
Jardunaldia ostiralean izango da, martxoak 8, goizeko 9:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete, guztiz doan, 943 82 10 01 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.
Debegesak eta SN Gipuzkoak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresei Kudeaketa sistemen ezarpenean laguntza emateko
Servicios Normativos enpresak, Gipuzkoako ordezkaritzatik, eta Debegesa Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei kudeaketa sistemen ezarpen-prozesuetan laguntza eskaintzeko (kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta lan-osasuna, berrikuntza...)
