Barnetegi Teknologikoa: "Ezagutu zein den Teknologia Berrien balio estrategikoa"
| Noiz |
2010/06/08 15:30 2010/06/09 14:00 |
|---|---|
| Non | Bermeo (Atxurra Hotela) |
| Gertakaria egutegira gehitu |
|
Barnetegi Teknologikoa edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa zein den transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiarekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak zehazteko.
Xedea:
Bertaratutakoek jakin behar dute antolakundeek BEREHALA hasi behar dutela urratsak ematen bide berri honetan, teknologia nola aprobetxatzen ari diren jakiteko eta nondik hasi behar duten erabakitzeko.
Norentzat:
Antolakundearen barruan eragina izan dezaketen pertsonentzat: kudeatzaileak, zuzendaritza karguak.
Egitarau osoa ikusteko, hemen. (pdf, 152 KB, 2 orrialde).
Izena emateko, hemen.
