Bai Industriari!
Debabarreneko industria sareari laguntzeko asmoz, Debegesa eskualdeko hainbat hezkuntza zentrurekin batera BAI INDUSTRIARI! ekimenean lanean ari da. Bisita ezazu www.baiindustriari.com webgunea eta irakurri 2008ko buletina eta aurtengoa.
Industria gure eskualdeko aktibitate garrantzitsuena izan da eta da gaur egun ere. Eskualdeko biztanleri okupatuaren erdiari baino gehiagori lan ematen dio. Gainera, krisialdi eta atzeraldi ekonomikoei ondoen aurre egiten dion sektorea da.
Azken urteotan, eskualdeko enpresa askok lanpostu industrialak betetzeko zailtasunak dituztela agerian utzi dute eta eskualdeko hezkuntza zentruetatik datozten ikasleak ez dira nahikoa enpresetan dauden hutsuneak betetzeko. Eskari handiena duten lanpostuak, kasu gehienetan, lanbide heziketa eta ingenieritza ikasketekin lotuta daude.
Industriak ondo prestatutako jendea behar du eta sektore honek aukera onak eskaintzen dizkie gure eskualdeko gazteei. Gure helburua eskualdeko oinarrizko aktibitatearen eta formazio egoki baten arteko oreka lortzean datza, eskualdeko garapena bultzatzeko.
