Personal tools
Home » Emprendedores/as » Noticias » Debegesak kanpo-merkatuen inguruko jardunaldia antolatu du
Document Actions

Debegesak kanpo-merkatuen inguruko jardunaldia antolatu du

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, kanpo-merkatuen inguruko jardunaldia antolatu du martxoaren 7rako. Jardunaldiaren helburu nagusia gai honen inguruko esperientzi eta inpresioak elkarbanatzea da. Bertan, erakunde publikoetako arduradunek, eskualdeko alkate/alkatesek, enpresariek eta hezkuntza zentruetako arduradunek parte hartuko dute.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, kanpo-merkatuen inguruko jardunaldia antolatu du martxoaren 7rako. Jardunaldiaren helburu nagusia gai honen inguruko esperientzi eta inpresioak elkarbanatzea da. Bertan, erakunde publikoetako arduradunek, eskualdeko alkate/alkatesek, enpresariek eta hezkuntza zentruetako arduradunek parte hartuko dute.

 

“Kanpo-Merkatuaren Aukera” izenburupean antolatu den jardunaldia martxoaren 7an ospatuko da Debegesan eta bereziki eskualdeko enpresetara zuzenduta dago. Gure eskualdean interes berezia dago Debabarreneko enpresentzat globalizazio eta internazionalizazioak izan ditzazketen aukera eta ondorioen inguruan. Interes honetatik jaio den Jardunaldi honen helburua internazionalizazioaren inguruko inpresio eta esperientziak elkarbanatzeko eztabaida-lekua izatea da.

 

Jardunaldiaren programa 4 atal nagusitan banatzen da. Harrera eta ongietorria egin ostean, Eusko Jaurlaritzako, SPRIko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Gipuzkoako Bazkundeko eta Cofides-eko (Garapenerako finantziaziorako espainiar konpainia) ordezkariek internazionalizazioa bultzatzeko dituzten zerbitzu, laguntza eta programa insituzionalak aurkeztuko dituzte. Bigarren blokean, tokiko administrazioak internazionalizazioa sustatzeko duen zeregina aztertuko da eta goizeko saioa amaitzeko gure eskualdeko eta hurbileko hainbat enpresek kanpo-merkatuetan izandako esperientziak, zailtasunak, erronkak aurkeztuko dituzte. Arratsaldez, Kanpo Merkatuaren Aukeraren gaiaren inguruko mahainguru bat ospatuko da eta bertan erakunde publikoetako arduradunek, eskualdeko alkate-alkatesek, enpresa elkargoetako arduradunek eta eskualdeko hezkuntza zentruetako arduradunek parte hartuko dute. Jardunaldia Debegesako zuzendari gerenteak eginiko konklusio saioarekin eta Debegesako lehendakariaren itxierarekin amaituko da.

 

Eskualdeko enpresei gonbitea

 

Debegesak, Debabarreneko eta inguruko eskualdetako enpresei jardunaldian parte hartzeko deialdia luzatzen die. Izen-ematea doakoa da baina beharrezkoa da aurrez izena-ematea. Programa osoa kontsultatu nahi duenak www.debegesa.com webgunean eskura dezake eta bertan dagoen formularioa betetzearekin nahiko da. Informazio gehiago jaso nahi izan ezkero, 943820110 telefonora deitu (Ainhoa Lazkano) edo bidali mezu bat komunikazioa@debegesa.com helbidera.

 
 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak