Jardunaldia: Enpresa malgua eta Aukera-Berdintasun Politikak
| What | |
|---|---|
| When |
2010-01-22 09:00
2010-01-22 11:30
2010-01-22 from 09:00 to 11:30 |
| Where | Debegesa (Azitain Ind. 3 Bis - Eibar) |
| Contact Name | Silvia Gil |
| Contact Email | pymes@debegesa.com |
| Contact Phone | 943820110 |
| Attendees | - María Errazti (Confebask), - Arrate Iraolagoitia (Equilia), - Juan Ángel Balbás (Debegesa) |
| Add event to calendar |
|
Debegesak, VALORA proiektuaren barruan, datorren ostiralerako, urtarrilak 22, enpresei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du eta bertan aukera-berdintasun politikak landuko dira. “Zer da enpresa malgu bat?” izenburupean, goizeko 09:00etatik 11:30etara, Debegesan, Eibarko Azitain Industrialdean dituen egoitzetan, gaur egun aukera-berdintasunak gure enpresetan duen garrantziari buruz hitz egingo da.
Confebaskeko Maria Errazti, Equilia enpresako Arrate Iraolagoitia eta Debegesako Zuzendari-Gerentea den Juan Angel Balbas izango dira hizlariak. Jardunaldi honetan enpresa malgu baten abantailak nabarmenduko dira, hau da, bere barne-antolakuntzak aukera-berdintasuneko politikak sustau eta egokitzen dituen enpresaren abantailak.