Enpresa berritzaileak
“Bidelaguna” duten ekintzaileak
Ideia berritzaile bat buruan badabilkizu eta zure enpresa propioa sartu nahi baduzu, aukera hau baloratu ezazu. “Business Angel” baten esperientzia, kontaktuak eta laguntza finantzieroa eskura ditzazkezu.
Debegesak, eskualdeko
garapenerako eragile dinamizatzailea den einean, gure ingurunearen
errealitatera egokituko diren enpresa proiektu berritzaileen sorrera bultzatuko
duten tresna berritzaileak garrantzi handikotzat jotzen ditu.
“Business Angels” eredu anglosajoiaren azterketa zehatza
egin ondoren, Debegesak eskualde mailan “Business Angels” sare bat martxan
jartzeko esperientzia oso interesgarritzat jotzen du. Esperientzia hau ondoren
beste eskualdeetara zabaldu ahal izango da.
Gure helburua, batetik, sare honen bidez enpresa proiektu
berritzaileak erakarri eta bultzatzea da eta bestetik, eskualdera inbertsore
pribatuak erakartzea. Honela, prestatutako ekintzaile eta motibatutako
inbertsoreen arteko hartu-emanak erraztea da xedea. Hartu-eman hauei esker
enpresa berriak sortzeko kontsentsuak lortzen lagundu nahi diegu eta
honenbestez, eskualdeko aberastasun ekonomiko eta soziala ahalbideratuko duen
enpleguaren sorrera bultzatu.
“Business Angel”ak bi eginkizun garrantzitsu ditu: batetik, enpresa-proiektuari behar duen finantziazioa eskeintzea eta bestetik, bere esperientzia eta kontaktuen bidez ekintzaile berria bideratzea. Azken finean, aurrez hitzartutako errentagarritasunaren trukean, inbertsoreak bere jakintza eta harreman-kapitala eskeintzen dizkio ekintzaileari eta bide batez finantza beharren zati bat bere gain hartzen du.
Eskualde mailako esperientzia hau martxan jarri ondoren, esperientzia beste eskualdeetara zabal litekeela uste dugu eta honela, lurralde-sare bat osatu, sareen sarea, alegia.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jarri harremanetan Debegesako Berrikuntza eta Enpresen Sailarekin (943320110 edo pymes@debegesa.com).