Personal tools
Home » Ekintzaileak » Albisteak » Debegesak eta Nafarroako Rural Kutxak hitzarmena sinatu dute
Document Actions

Debegesak eta Nafarroako Rural Kutxak hitzarmena sinatu dute

Gaur goizean Debegesak eta Nafarroako Rural Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honi esker, Debabarrenean enpresa berrien sorrera sustatu nahi da, batez ere, berrikuntza, hazkuntza gaitasuna edota enplegua sortzeko gaitasuna duten enpresak.

 

Hitzarmen honi esker, Nafarroako Rural Kutxak gure eskualdeko enpresa eta ekintzaileei Inicia finantziazio linea eskainiko die. Inicia programak enpresa berriak sortzeko eta iada martxan dauden enpresek proiektu berriak martxan jartzeko abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu.

 

Finantza produktu hauen ezaugarri nagusia bideragarritasun plana kreditua edota mailegua lortzeko baliagarritzat jotzen duela da. Gainera, abantaila gehiago dituzte  proiektu berritzaileentzat, baita hazkuntza potentziala edo enplegua sortzeko gaitasun berezia duten proiektuentzat. Proiektu guztiek Debegesak eginiko eta onarturiko bideragarritasun plana izan beharko dute.

 

Sinadura hau Debegesak enpresa berriak sustatzeko banketxeekin dituen hitzarmenak osatzera dator. Aurrez, Kutxa, Caja Laboral, CAN eta Caixarekin ere sinatuta ditu  aurrez hitzarmenak Debegesak, eskualdeko ekintzaileei laguntzeko asmoz.

 

Hitzarmen honi esker jaso daitezken abantailen informazio zehatzagoa jaso nahi duenak Debegesara dei dezake, 943820110 telefonora edo bidali mezu bat ekintzaile@debegesa.com helbidera.

 


 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak