DEBEGESA Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea.
Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea, 1985ean sortu zen eskualdean garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin. Xede honekin, hobekuntza-ekintza zehatzak bideratzen ditu, eskualdeko beharrei erantzuteko.
DEBEGESA Debabarreneko 8 udalei esker sortu zen (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze), eta zerbitzu publikoa eskaintzen die eskualdeko herritar, enpresa eta udalei. Horretarako, udaletxe eragileekin, Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, INEM-ekin, Estatuko Gobernuarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean aritzen da.
Debegesak giza talde diziplinanitza du eta BVQI-k emandako UNE EN ISO 9001:2000 kalitate-ziurtagiria du bere jarduera-ildo guztietan eta EFQM ereduan oinarritutako hobekuntza prozesuan murgildurik dago. Halaber, Lan Arriskuen Prebentzioen gestio integraleko sistema ere ezarria du.
Non gaude?
Ikusi Debegesa non dagoen mapa handiago batean
Gure helburua
Zer egiten dugu? Eskualdeko garapen jasangarria bultzatu, eskualdeko beharrak hobekuntza ekintza zehatzetan bilakatuz.
Norentzat? Debabarreneko udal, ekintzaile berri, enpresa eta partikularrentzat.
Nola egiten dugu? Balio erantsiaren ekarpenaren bidez eta, gisa eta material baliabideen mobilizazioaren bitartez, era proaktiboan.
Gure ikuspegia
- Debabarreneko udalentzat erreferentzia sozietatea izan nahi du, ekonomi sustapen eta garapen arloetan.
- Europear eremuko beste agentzientzat, garapen agentzia erreferente izan nahi du.
- Bezero guztien gogobetetzea lortzeagatik ezaguna izan nahi du.
- Aukera berdintasunaren ildotik gizarte eta lan munduan integrazio bidean eginiko lanagatik eta bere lankide, zein enpresa bera osatzen duten pertsonen gogobetetzea dela eta, ezaguna izan nahi du.
Gure balioak
Hauek dira gure balioetako batzuk: profesionaltasuna, sormena, berrikuntza, dedikazioa, etika, lidergoa eta talde-lana.
Dokumentu korporatiboak
Eusko Ikaskuntzarekin lan-hitzarmena
Elgoibarko IMH ikastetxeari esker ona