Personal tools
Home » Ibaiarte Bloga - Garapen iraunkorra. Desarrollo sostenible » Noticias » Ingurugiro-praktika onak identifikatzen Debabarreneko enpresa munduan
Document Actions

Ingurugiro-praktika onak identifikatzen Debabarreneko enpresa munduan

Debabarreneko enpresek garatutako ingurugiro-praktika onak ezagutzera ematen saiatzen den web gunea dauka Debegesak. Gaur egun, praktika berriak identifikatzeko dihardugu lanean.

Badira bi urte Debabarreneko enpresek garatutako ingurugiro-praktika onak ezagutzera ematen saiatzen den web gunea abian jarri zuenetik Debegesak. Gida honen helburua da ingurugiro kudeaketa martxan jartzen diharduten enpresen berri ematea eta enpresa horiek, nolabait, saritzea; baita kudeaketa horren berri ematea ere gainerako enpresei eta herritarrei.

Gaur egun, honako enpresek parte hartzen dute:

  • DANOBAT
  • INA RODISA
  • ZM LEMFORDER TVA
  • ORBEA
  • HOSPITAL DE MENDARO
  • QUÍMICA VASCA
  • INDUSTRIAL GOL

Praktika berriak identifikatzeko lanean dihardugu momentu honetan; enpresa horietako bat baldin bazara eta Zaraten, Uren, Energiaren, Hondakinen (inerteak eta arriskutsuak), CO2 isurketen edo Eko-diseinuaren inguruan jardunbideren bat garatu baldin baduzue, jar zaitezte Debegesarekin harremanetan eta beharrezko fitxak egingo dizkizuegu.

Informazio gehiago behar izanez gero, sakatu hemen.

 
 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak