Personal tools
Home » Ibaiarte Bloga - Garapen iraunkorra. Desarrollo sostenible » Archive » 2009 » January » 21 » Debabarreneko enpresen ingurugiro Praktika Onen Gida
Document Actions

Debabarreneko enpresen ingurugiro Praktika Onen Gida

Filed Under:

Jadanik abian da Debegesako webgunean DEBABARRENEKO ENPRESEN INGURUGIRO PRAKTIKA ONEN GIDA. Bertan eskualdeko 7 enpresek aurrera eraman dituzten praktika onak biltzen dira. Gida honen helburu nagusiak ingurumenarekiko errespetagarri eta eredugarri diren praktikak plazaratzea eta enpresetan modu honetako praktikak sustatzea dira.

 

Aurrerantzean gida hau osatzen joatea espero dugu, bai parte hartu duten enpresetan aurrera eramaten diren praktika berriekin eta baita Debabarreneko beste enpresa batzuen parte-hartzearekin.

 

MILA ESKER parte hartu duzuen enpresa guztioi:

  • DANOBAT
  • INA RODISA
  • ZM LEMFÖRDER TVA
  • ORBEA

  • HOSPITAL DE MENDARO

  • QUIMICA VASCA

  • INDUSTRIAS GOL

 

Jakinaren gainean gaude, zuetako askok zuen ingurumen inpaktua murrizteko ekintzak burutu dituzuela, beraz gida honetan parte hartzeko interesa baduzue gurekin kontaktuan jar zaitezkete, bai agenda21@debegesa.com helbidean bai 943 820 110 telefonoan. Gure nahia gutxinaka gida honetan agertzen den informazioa aberastea da eta hori betetzeko helburuarekin, aurten zuetako batzuekin kontaktuan ipiniko gara.

 Praktika hauei buruz edo ingurugiroa kudeatzeko sistemei buruz  informazio gehiago izan nahi baduzu gure web orrian aurki dezakezu. DEBABARRENEKO ENPRESEN INGURUGIRO PRAKTIKA ONEN GIDA. 

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 (Lanbide: 943820180) / FAX: +34 943 200 350

Ohar Legalak

Ohar Legalak