Aldaketa Klimatikoari buruzko eskola agendak
Filed Under:
2008-2009 ikasturtean aldaketa klimatikoari buruzko eskola agendak jasoko dituzte Mutriku, Mendaro, Elgoibar eta Soraluzeko ikasleek.
Urtero, ingurumen gai bat lantzen da eskola agendaren bitartez. Hala, ikasturte honen hasieran (2007-2008), Mutriku, Elgoibar eta Soraluzeko ikasleei energiari buruzko eskola agenda banatu zitzaien.
Datorren ikasturtean, eskola agenda aldaketa klimatikoari buruzkoa izango da eta berau Mutriku, Mendaro, Elgoibar eta Soraluzeko ikasle guztiek eskuratuko dute.

agenda bat