Mugikortasun Astea Debabarrenean 2007
Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailak, eskualdeko udalekin batera, Mugikortasun Astea antolatu du hilaren 16-22ko astean. Bosgarren urtez jarraian datorren ekimena dugu hau eta Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barne ospatzen da gure eskualdean, “Kaleak Guztiontzat” lemapean.
Europa osoko 21 herrialdek eta 320 hirik bultzatzen dute ekimena urtero. Euskal Autonomi Erkidegoan 90etik gora udalerrik hartu zuen parte 2006ko edizioan. Oro har, herritarrak mugikortasun iraunkorraren inguruan kontzientziatzea du helburu egitasmoak. Hala, aurreko urteetan izan duen arrakasta ikusita, ekintzaz bete-betea dator aurtengo egitaraua.
Kontsultatu egitarau osoa hemen
