Personal tools
Home » Ibaiarte Bloga - Garapen jasangarria. Desarrollo sostenible » Archive » 2007 » September » 20 » “Deba ibaia ezagutuz" irteera
Document Actions

“Deba ibaia ezagutuz" irteera

Filed Under:

Debegesako Garapen Jasangarrirako Sailak Deba ibaia ezagutzeko irteera antolatu du hilaren 16an. Goizaldean ibaiko hainbat leku bisitatuko dituzte, hala nola, sorlekua, puntu beltzak nahiz toki ederrenak ikusi ahalko dira. Azkenik, bisitaldia Debako zingiretan amaituko da.

Bazkalosterako, Deba eta Zumaia artean txalupaz ibiltzeko aukera izango dute. Hori guztia, aditu baten argibidepean egingo dute.

Ibilaldia doakoa izango da eta eskualdeko herrietatik autobusak jarriko dituzte jendea biltzeko. Goizeko 9etan hasiko da eguna eta txalupa-trabesia, berriz, arratsaldeko 4etarako hitzartu dute. Norbere jatekoa eraman beharko dute bisitariek.

Izen-ematea irailaren 11n itxi zen, baina aspalditik osatu zen zerrenda, 100dik gora lagun bilduko baitira.

Deba ibaia

 

Debegesa.com / Pol. Ind. Azitain 3 Bis / 20600 Eibar (Gipuzkoa) / Tfno.: +34 943 820 110 / FAX: +34 943 200 350