Autobus-linea eta ordutegien gaineko informazio eguneratua ipiniko da eskualdeko markesinatan

2012-02-01 Iruzkinik ez

Debabarreneko Mugikortasun Mahaiaren proposamenez eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren laguntzarekin, eskualdeko Udalek eta Debegesak Debabarreneko garraioaren mapa berria banatu dute, garraio publikoaren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua eginez. Mapan agertzen den informazioa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak editatu du.

Debegesako webgunean dago mapa eskuragai, pdf formatuan, inprimatu ahal izateko. Mapa honek autobus eta tren-linea guztien gaineko informazio gaurkotua eskaintzen du formatu bakarrean (ordutegiak, maiztasuna, ibilbideak…), bidaiariei eskualde barruan garraio publikoa soilik erabiliz mugitzeko aukerak emanez.

Garraioaren mapa eguneratua eskuratu nahi duten herritarrek euren herriko udaletxean, herritarren arretarako bulegoetan edota Debegesako bulegoetan aurkituko dute.

Halaber, Debabarreneko autobus markesinen egoeraren azterketa egin da, batez ere, garraio publikoari buruzko informazioaren ikuspegitik. Azterketa egin ostean, autobus-linea ezberdinen ordutegi, maiztasun eta ibilbideen gaineko informazio eguneratua ipintzeari ekin dio Debegesak. Honela, eskualdeko markesina nagusietan (17 guztira) informazio-taulak jarriko dira: 

Soraluze:  Erdialdea, Estazioa, Baltegieta.
Eibar:  Armeria eskola, Bidebarrieta, Egogain 1, Egogain 2, Urkizu
Elgoibar: Txankakua, Urasandi
Mendaro: Zubiaren ondoan
Deba: Itziar, Centro
Mutriku: Mauleon 1, Mauleon 2, Plaza Eulogio Ulazia 1, Plaza Eulogio Ulazia 2